ORTZADAR IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTEA DA ETA 1977. URTETIK MUGAKO ADIMENA DUGUNON ALDE ETA GURE SENDIEN ALDE LANEAN DIHARDU.
Ortzadar mugako adimena dugun pertsonok eta gure sendiek sortutako elkartea da. Gure kolektiboa ez da oso ezaguna eta ondorioz, sarritan, gure laguntza beharrak ez dira aitortzen.
Hori dela eta, gure beharrei eta arazoei erantzuna bilatzeko bildu gara elkarte honetan. Gainera, Ortzadarren mugako adimena dugunok zuzendaritza-batzordearen parte gara.
Mugako adimena dugunok ez dugu talde homogeneoa osatzen, pertsona bakoitzak bere beharrak ditu, baina gutariko gehienei ingurune lehiakor, zorrotz eta azkar honetara egokitzea kosta egiten zaigu eta, aldi berean, gure inguruneari ere kosta egiten zaio guri egokitzea, batik bat, gure behar, zailtasun eta gaitasunak ez ezagutzeagatik.
Honen ondorioz, aldizkako laguntzak behar izaten ditugu hainbat esparrutan bizitza duina eta autonomoa lortzeko, esaterako, hezkuntzan, lanean edo gizartean. Esan bezala, ez gara talde homogeneoa, pertsona bakoitzak bere beharrak ditu, baina gure kolektiboa ulertzeko garaian badira lagungarri izan daitezkeen zenbait ezaugarri: